IKUS-ENTZUN

Telesail ingelesen arkitekturari buruzko zikloa, Nafarroako Filmotekan

Telesail ingelesen arkitekturari buruzko programazioa hasiko da gaur Nafarroako Filmotekan, Sam Taplin zinegileak 2013an filmatutako Secrets of Henry VII”s Palace dokumentalarekin, 19:30etik aurrera. Filmak Hampton Court jauregian gertatutakoak kontatzen ditu. Eraikin hori Thomas Wolsey Kardinalak eraiki zuen 1514. Urtean, Enrique VIII. monarka goraipatzeko.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “zikloan gai erakargarria bezain beharrezkoa zabaldu nahi da, Evelyn Waugh eta EM Forster bezalako idazleen nobelen moldaketen edo Julian Fellowes-en gidoi originalen atzealdean ikusten dugun arkitekturaren gakoak ulertu ahal izateko; era horretan, adituekin egingo den bilera bat baino zerbait gehiago izango da”.

Hala, urriko astearteetan, Upstairs, Downstairs edo Brideshead Revisited telesailetan agertzen ziren eraikin, korridore, fatxada, saloi eta eskailerak gogoratzeko aukera izango da.  Hala, urriaren 13an, Secrets of Chatsworth (Susannah Ward, 2013); urriaren 20an, Secrets of Althorp: The Spencers (Kasia Uscinska, 2013); eta, amaitzeko, urriaren 27an, Secrets of Highclere Castle (Vicky Matthews, 2013) pantailaratuko dira.

Arkitekturari buruzko ziklo interesgarri horri buruzko xehetasun guztiak: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button