MUSIKA

Tadusak “World Music Charts Europe” zerrendarako sailkatua

Tadusak bandaren Bide luzea ternuarat lana munduko musiken inguruko World Music Charts Europe zerrendako 19. postuan sailkatu da, otsailean. Zerrenda hori 25  herrialdetako 47 irratiko profesional espezializatuek osatzen dute, hileroko eta urteko lan onenak biltzeko asmoz.

Taldearen webgunean irakur daitekeenez, “Tadusak euskal musikarien kolaborazio proiektua da Euskal Herriko itsasgizonen hererziaren ingiruan”, eta ondoko musikariek osatzen dute: Josean Martin Zarko (gitarra akustikoa eta perkusioa), Miren Fernández Frantsezena (ahotsa), Xabi Lopez (gitarra), Andoni Ezeiza (bilina) eta Antxon Sarasua (perkusioa eta akordeoia).

Bide luzea ternuarat diskoak Euskal Herriko itsasoari lotutako doinuak biltzen ditu: “nostalgikoak, amodiozkoak, naufragioak, koplak eta erromantzeak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button