BESTELAKOAK

Artelekun “Ate irekiak” jardunaldiak

Aste honetan eta uztailaren 4ra bitartean, Artelekun, Ate irekiak jardunaldiak egiten ari dira, uholdeek hondamendia eragin zutenetik biziberriturik baitator. “Uraldi asaldatua bere onera etorrita, nabarmen antzematen da Arteleku bizirik dagoela, zeren eta naturaren ezbehar batengatik ez baita Artelekun biltzen den energia ahituko, neurriz aldatu baizik; neurri maitatuago baterantz”. 

Hortaz, indar berri hau ospatzeko hainbat ekitaldi burutzen ari dira egunotan. Hala, ekainaren 26tik uztailaren 4ra erakusketa kolektiboa egingo da hainbat artistaren parte-hartzearekin: Laszczak, Benedetta Orsoli, Isabel Herguera, Alejandra Torrado, Ibón Mainar, Elba Martínez, Colectivo YOX, Dantzaz Konpania, Gabriela Muñagorri, Ebi Soria, Kopulakrapula, Chuneta Sánchez-Agustino, Oier Villar, Jaime De Los Ríos, Izaskun Lapaza, Sofie Dubs, Juan Albin, Audiolab, SOSAS, Gato, Mitxel González, Borja Arratibel, Cristina Sanchez, Inaki Rifaterra, Ivan Gómez, Bitamine,….

Gaur, hiru orduko argazki lantegi intentsiboa egingo dute arratsaldean Naroa Perezen eskutik. Bihar berriz, literaturaz hornituriko lan bat ikusteko parada egongo da Dantzaz Konpainiarekin: Sarritsasoa, Joseba Sarrionandiaren olerkietan oinarrituta. Ane Anza, Igor Baroja, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanová, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro, eta Marina Scotto dantzariek forma emango die lanari. Arratsaldean 17:30ean izango da ikusgarria.

Larunbatean, ekainaren 30ean, Raquel Koromak Dancehall Masterclass tailerra egingo du, Benedetta Orsoli eta Alejandra Torradok, Modelines eta Performance Pasarela diziplina artistikoren elkarketa performatiboa egingo dute. Gauean, Alex Garmendia, Elbis Revers, LÌnea táctica eta Fribrotik taldeen kontzertua egongo da.

Igandean, uztailak 1, bideodantza proiekzioa Sofie Dubs-en eskutik, eta geroago, Josune Razkin, Sofie Dubs, Ebi Soria eta Jasone Albak Foccus Performancea egingo dute

Amaitzeko, uztailaren 3an, jazz funk tailerra egongo da eta 4an, mugimendua eta sorkuntza tailerra.

Artelekuko web-orrian ere informazio guztia duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button