ESZENA

Sarrionandiaren poesiaren berrikuspena Kukai Dantza taldearen eskutik

Kukai Dantza taldeak Hnuy illa eguneratu du, eta Sarrionandiaren poesiaren munduan murgilduko da berriz, gaur, abenduak 3, Arriaga Antzokiko agertokian. Hnuy illa ikuskizunak  errebelazio Ikuskizunaren MAX Saria irabazi zuen 2009an.

Lan horren oinarria Joseba Sarrionandiaren poesia da, izan ere, Sarrionandiak 1985 eta 1995 arteko bere olerkiak bildu zituen Hnuy illa nyha majah yahoo poema liburuan. Lan hura inspirazio iturri izan zen Kukai Dantzarentzat, Tanttakarekin elkarlanean Hnuy illa ikuskizuna sortzeko.

Orain, 25. urteurrena aprobetxatuz, liburua berrargitaratu egin da eta Kukaik ikuskizuna berriro oholtzara eramatea erabaki du lan dantzatuaren berrikuspen eguneratua eginez. Musikari dagokionez, ezinbestekoa da Iñaki Salvador aipatzea; halaber, Mikel Laboak Sarrionandiaren poesia musika bihurtzeko egindako lana ere aldarrikatzen da. Ikuskizunaren soinu banda haien musikan oinarritzen da eta, besteak beste, Ruper Ordorika eta Maria Berasarteren elkarlana izan du.

Espazio eszenikoa ere garrantzizko kontu bilakatu da. Obra bi oihalez eta ikus-entzunezko lan berezi batez hornitzen da “unibertso oniriko eta magiko bat lau dimentsiotan sortutako errealitate bihurtuz”.

Oholtza gainean, Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button