MUSIKA

Sarkor taldeak bideo berria estreinatu du eta Kaotikok ere bai

2003ko uda aldera hasi zen Sarkor taldearen ibilbidea, Arratzuko lokalean jotzen hasi zirenean. Musa baterian, Zabala eta Remen gitarra eta ahotsetan, eta Gorka, Hits eta Mentura taldean ere diharduena, baxujole bezala hasi ziren. 2004 abuztuan Gernikako jaietan lehen kontzertua jo aurretik, Arratzuko lokalean CD bat autoekoiztua grabatu zuten. Arratzun entsaiatzetik, Muxikan entsaiatzera pasatu ziren (Zabalaren etxera), Gernikako Lokalak noiz bukatuko zain. Denbora tarte luze honek halere aldaketa nabarmenak ekarri zituen, talde bezala oso eraldatuta agertu baitziren. Gorkaren ordez Gentzak (Aztarna taldeko abeslari ohia) hartu zuen baxua jotzeko eta abesteko ardura, eta musikari dagokionez ere aldaketa asko eman ziren, lehen CDan baino kantu arinagoak konposatzen hasi baitziren.
Estiloren bat azpimarratzekotan, egiten duten musika hardcore eta punk-rock melodikoa dela esan behar da. Orain bideo lan berriarekin datoz.

SARKOR – Sentimendu gabe from txabinet on Vimeo.

Kaotiko ere badabil bere azken lana sustatzen han-hemenka. Hemen ikusi ahal duzue bidali diguten klipa.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button