MUSIKA

Maruri-Jatabeko neguko musika zikloa: “Neguko”

Neguko jaio da, Maruri-Jatabeko neguko musika zikloa. Datozen hiru hilabeteetako hiru egunetan zehar eskualdeko zein kanpoko sei talde bilduko ditu ekimenak.

Lehen zita bihar, hilak 17, izango da. Maruri-Jatabeko Kulturkirolen izango da Euskal Herrian une hauetan dagoen talde esanguratsuenetako bat: Ezpalak. Zestoako laukoteak zuzeneko irmoak bezain hunkigarriak eskaintzen ditu. Ezbairik gabe plazer hutsa lehen edizio hau irekitzeko.

Beste aldetik, Maruritik bertatik Dekot taldeak eskainiko du kontzertua. Döner Kebab Pizza Italia martxoan argitaratu arren, duela gutxi hasi dira zuzenean jotzen. British ukituko soinua eta tarteka urratzen den ahotsak, aurreko hamarkadetako ikusmira berritu bat aurkezten dute disko bete bezain berezian.

Datozen kontzertuetan Sua eta Cecilia Payne (urtarrilean), eta Lamiak eta Wicked Wizard (otsailean) taldeak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button