ESZENA

“Santutxu kolorea” eta “Artea Kalean” jaialdiak, Bilboko auzunetan

Betiko euskal dantza sustatu nahi duen Santutxu kolorea jaialdia irailaren 18an, 19an eta 20an ospatuko da Bilboko Santutxu auzoko Karmelo plazan, bertoko Gaztedi Dantza Taldearen eskutik. Aurten, euskal dantzekin batera dantza garaikidea ere ikusteko abagunea egongo da.

Gaur abiatuko da ekimena, Tio Teronen Semeak taldearen Festamendua emankizunarekin. Bihar, irailak 19, Natxo Monteroren txanda izango da, Barbecho Urbano emankizunarekin. Arratsaldean programak jarraipena izango du  Oñatz Dantza Taldearen eta Gaztedi Dantza Taldearen emankizunarekin. Bertan ere, Gaztediko txistulariak eta gaiteroak arituko dira.
Programa amaitzeko, domekan, Kukai Dantza taldek Gelajauziak emankizuna egingo du. Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik sortu zen Gelajauziak. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa. “Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira”. Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga dira interpreteak, eta Xabier Erkizia eta Sabin Bikandi musikaz arduratu dira.

Beste aldetik, antzerkia izango da nagusi Otxarkoagan, irailaren 18, 19 eta 20an, Artea Kalean programarekin. Egunotan, Hutsun eta Ortzik Urbasa aurkeztuko dute, Trakamatraka konpainiak Matraka ma non tropo ikuskizuna, Eidabek Gora kasete!, eta Malas Compañías taldeak Prozak proposamena. Ikuskizun guztiak bertako Ugarte plazan izango dira.

Emankizun eta ordutegien gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu