IKUS-ENTZUN

Luchino Viscontiri buruzko zikloa, Alondegian

Luchino Visconti (Milan, 1906 – 1976) zine-zuzendariari buruzko ziklo oparoa ondu du Bilboko Alondegian otsailaren 19tik maiatzaren 22ra arte. Milanekoa Italiako Neorrealismoaren aitzindari izan zen; bere film esanguratsuenen artean ondoak daude:  Ossessione (1943), Il Gattopardo (1964) edo Rocco e i suoi fratelli (1960)

Alondegiaren arabera, “Jean Renoirren eskutik hasi zen zineman, eta hark bultzatu zuen Ossessione (1943) izeneko bere lehenengo filma zuzentzera. Hain zuzen ere, zinema modernoa ulertzeko hain garrantzitsua izan den mugimendu hori aipatutako film horrekin sortu zen”.

Aipatutako filmez gain, Viscontiren filmografian hain garrantzitsuak ez diren beste batzuk ere proiektatuko dira: “Vaghe stelle dell’Orsa (1965) –Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuena–, Lo straniero (1967) –Albert Camusen lan baten egokitzapen ez lar sinesgarria–, edo “alemaniar trilogia” interesgarria – La caduta degli dei (1969), Morte a Venezia (1971) eta Ludwig (1972)”.

Zikloarekin lotutako xehetasun guztiak: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button