
Bihar, azaroaren 18an, 19: 30ean hasita, eta Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Jon Basagurenek eta Iñigo Astizek Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako ekitaldi batean Oraindik, orain eta oraingoz izenburupeko errezitaldia egingo dute.
Bi artistek, haien azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzeaz gain, “sormenari eta oraina harrapatzeko moduei buruzko hainbat hausnarketa tartekatuko dituzte”. Eta gainera umorea ez da faltako, umorearen atea zabalik izango baita une oro gogoetak zabaltzeko orduan. Hortaz, errezitaldi kontzertatua edota kontzertu errezitatua izango da biharkoa.
Jon Basagurenen ibilbidea oparoa da musikari bezala, Izaki Gardenak bere proiektuak erakusten duen bezala, non popa, folka, eta bestelako estiloak maisuki lantzen dituen.
Iñigo Astizek, berriz, testuak sortzeko gaitasun paregabea erakutsi du. Makina bat lan eder publikatu ditu eta bereak dira Lauaxeta saria edo Euskadi saria. Berria egunkariko kultur-kazetari lanak egiten ditu.



