BESTELAKOAK

“Jorge Oteiza 1908-2003” erakusketa

Oteiza Museoak Jorge Oteiza 1908-2003 erakusketa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Oteizaren figura gogoraraziko duen erakusketa, datorren   urtarrilaren 31 arte luzatuko da.

Jorge Oteiza (Orio, 1908–Donostia, 2003) artistaren lanen aukeraketa bat aurkezten du Oteiza Museoak. Bertan, Oteizaren eskultura-prozesuko obra garrantzitsuenetako batzuk erakusten dira.

“Prozesu hori hogeita hamarreko lehen urteetan abiatu zen, materiari eta adierazpen figuratiboari lotutako arte-jarduera batez. Une horretatik aurrera, Oteizaren eskulturak materiagabetzera jo zuen pixkanaka, eta izaera espazial eta dinamikoan sakontzera, eta bide horretatik, berrogeita hamarreko azken urteetan, bere indar sinboliko guztia hutsaren tratamendu formalean biltzen duen obra batera iritsi zen”.

Erakusketa 1950ean egindako Heriotzatik itzultzeko irudia lanaz abiatzen da.

Oteizak errebindikatzen du artearen lekua espaziozko lekua dela. “Artistaren xede metafisiko goren eta bakarra –idatzi zuen Oteizak 1952an- gizakiak heriotzaren aurrean garaile ateratzeko, haratago kokatzeko duen behar absolututik dator. Eta lortutako objektu metafisikoa izaki estetikoa da, salbazio borondate hilezkorrak kontzienteki edo inkontzienteki fabrikatua”.

Proiektua, Fundazioak eta Nafarroako Parlamentuak elkarrekin gauzatua, artistaren heriotzaren hamargarren urteurreneko ekitaldien eta Fundazio Museoaren ibilbidearen lehen hamarkadako ospakizunen barnean kokatzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button