ESZENA

Informazioaren eta komunikazioaren inguruko obra La Fundicion aretoan

Ourenseko Licenciada Sotelo e compañía-k Usted está aquí obra taularatuko du asteburuan, hilak 27 eta 28, Deustun dagoen La Fundicion aretoan. Ikuskizunak dantza, eta antzerkia batzen ditu eta informazioaren eta komunikazioaren artean dagoen aldea du abiapuntu. Biharko emanaldia 20:00etan hasiko da, eta etzikoa berriz, 19:00etan.

Ana Vallesek sortu eta zuzentzen du obra, eta Natxo Montero eta Nuria Sotelo antzezpenaz arduratzen dira. Aipatu denez, informazioaren eta komunikazioaren artean dagoen ezberdintasuna jorratzen du ikuskizunak.

“Informazioa baiezkoa da, ez du onartzen eztabaidarik; informatzen duenak badaki gauzak nola diren, mezua argi dauka, goian kokatzen da.
Komunikazio hitza komunetik dator. Transmititzen duenak bestearekin “komunean” jarri nahi du zerbait, bere mailan jartzen da, egintzat jotzen du bestea berdina dela, konplizitatea eta inplikazioa bilatzen ditu”, dio Ana Vallesek La Fundicion-ek bidalitako oharrean.

Hala, antzezleek ez dute ikus-entzuleen partaidetza bilatzen, ikus-entzuleen artean sartzen baitira, “egiatasuna baino gehiago sinesgarritasuna edo egiantza bilatuz”. Aktoreak, gainera, errealitatearen eta antzezpenaren muga ezabatzen saiatzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button