ARTEA

San Telmo Museoan, sormen artistikoko tailerrak edo “KrearT”

Manu Muniategiandikoetxea artistaren laguntzarekin, helduei zuzendutako tailer sorta bat antolatu du San Telmo Museoak KrearT programaren bidez. Lehen tailerra asteburu honetan izango da, urtarrilaren 23an, eta helburua sormen artistikora hurbiltzea da, bai eta norberaren sormena ezagutzeko eta garatzeko tresnak eta metodoak ezagutzea ere.

Tailerren metodologia honetan datza: “Tailerren abiapuntua museoan ikusgai dauden hainbat lan izango dira. Taldeak lan horien inguruko ikuspuntuak eta interpretazioak partekatuko ditu, eta artista sormen prozesuan duen esperientziaz arituko da. Ondoren sormen indibidualean oinarrituz parte-hartzaileek proposamen bat landuko dute, obrak, artistak eta haien sorkuntza prozesuak ulertzen laguntzeko. Horretarako askotariko material eta teknikak baliatuko dituzte”.
Hortaz, tailerra lau urratsetan egituratuko da: “datuak eta informazioa biltzea, lanketa praktikoa, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea”.

KrearT programak lau tailer bilduko ditu, eta guztiak ezberdinak izango dira, “sormena lantzeko abiapuntu ezberdina izango dutelako eta artista egokitu egingo delako unean-uneko taldearen ezaugarrietara”.

23koan, Mapa eta lurraldea. Urgullen magalean eta Erlea Manerosen Norusta erakusketetatik abiatuko dira zaleak, eta collagearen ideia landuko da. Gerokoak, hilean behin garatuko dira.

Informazioa guztia San Telmo Museoak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies