ARTEA

“Eskola Lurraldea” deialdi artistikoa, Uharte Zentroan

Bi helburu ditu Eskola Lurraldea deialdiak: alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Eta beste aldetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.

Deialdi hau gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistentzat dago bideratua, eta “haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin  lotzea/elkartzea bilatzen da. Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko eta ondorioz, kultur ekoizpenaren eszenatoki gisa.”

Eskolaren arreta erakarri eta Uharte Zentroarekin eztabaida eduki ondotik egoitza honetan parte hartzea ahalbidetu duten galderak honako hauek izan dira: Zer forma eta formatu hartzen ditu Artea eta Eskola harremanak?; Zein arte zein hezkuntzarako?; Artean edo artearen bidez hezi?; Hezkuntza komunitate bezala, zer ulertzen dugu Heziketa Artistiko gisa?

Deialdiaren itxiera urtarrilaren 15ean izango da.

Uharte Zentroak ditu jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button