BERTSOTAN

San Juan jaiak eta beste

Toki askotan Sanjuanak dira egun hauetan, eta bertsolarien saioak ere programatu dira jai herrikoiekin batera.

Hala, gaur berton, Seguran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bikote famatua egongo da. Aiaraino, Sustrai Colina eta Iker Zubeldia hurbilduko dira. Eta Markina-Xemeinen, Ander Elortegi eta Mañukorta egongo dira. Anoetan ere badago zer entzun Txomin Azpiroz eta Amaia Agirrerekin.

Beste aldetik, Andoainen jaialdia egongo da Goiko plazan, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Patxi Etxeberria, Jon Maia, Amaia Agirre eta Iker Zubeldiarekin.

Eta Hernanin, bertsolariak eta trobadoreak bilduko dira, 18:00etan,  Biteri Kultur Etxean. Bertsolariak: Agin Laburu, Yeray Rodríguez, Maialen Lujanbio, Alberto Rojas, eta horiekin batera, Pedro Manuel Afonso eta Domingo Rodriguez El Colorao.

Ondo pasa Sanjuanetan!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button