MUSIKA

Fanfarre, banda eta kaleko musikarik onena, “Haizetara” jaialdian

Amorebieta-Etxanoko kaleetan hainbat banda arituko dira Haizetara, fanfarre, banda eta kaleko musikaren XIV. Nazioarteko Jaialdian, ekainaren 21etik 23ra. Jaialdian 9 talde lehiatuko dira bandarik onenaren saria, instrumentistarik onenari saria eta publikoaren saria eskuratzeko lehian.

Hiru egunetan hainbat lekutatik (Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Madril, Granada, Zaragoza…) etorritako taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanon, kaleak musikaz eta giro onaz betez.
Aurtengo edizioko programazioa 3Indarrok Elektrotxaranga talde euskaldunarekin hasiko da. Folk, pop, rock edo saltsako abestiak joko ditu talde horrek. Flat Cap Brass Erresuma Batuko taldea Yorkshireko (Ingalaterra) Funk Brass Band bat da, 8 musikarik osatzen dutena. Bartzelonatik La Orquestra de Ermesinde dator Haizetara jaialdira:
Befunkbopen Granadako taldearen eskutik funka etorriko da. Muchachos Brass Madrileko bandak edozein garaitan arrakasta handiak izandako kantak biltzen ditu.
Parte hartuko duen beste talde bat Sopa Loca da. Frantziatik dator kale orkestra hau eta Hego Amerikako musika eta musika tropikala jotzen ditu.
Jingle Django Madrilgoak dira eta kaleko musika egiten duen nazioarteko taldea da. Cobla katalanaren soinua dakarren lehendabiziko fanfarrea da eta Hummusman ikuskizuna aurkeztuko du.
Banden lehiaketan parte hartuko duen azken banda Eyo´nle Brass Band da.
Gainera, 2019ko Haizetaran hiru banda egongo dira lehiaketatik kanpo arituko direnak: Broken Brothers Brass Band, Bloco RebelaSon eta Lambroten Brass Band.

Kontzertuez gain, jam session bi ere egingo dira (ekainaren 21ean eta 22an) Harrison Hotelaren terrazan, Jou Gonzalez Quarteten eskutik. Eta larunbatean, hilaren 21ean, 12:00etan, kontzertu didaktiko bat eta familientzako musika tailer bat egongo dira Zelaieta parkean. Dantza saio bi ere antolatu dira Bilboko Swing Sideren eskutik.

Amaitzeko, Zelaieta Zentroko erakusketa gelan, Katxarrismos erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 17tik uztailaren 5era. Augusto Gonzalezen proiektu bat da, eta ohiko materialak berrerabiliz perkusio, haize eta soka instrumentu batzuk egin ditu.

Egitaraua Haizetara jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button