LITERATURA

Aste honetako agenda literarioa

Asteon ere, Euskal Herriko hainbat herritan literaturaz hitz egiteko eta gozatzeko makina bat aukera izango dira. Hasteko, gaur bertan, maiatzak 27, Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak eleberria izango dute aztergai 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.

Maiatzaren 28an, bi hitzordu interesgarri izango dira: Arrasateko Kulturaten 18:30ean Mikel Antzaren Atzerri nobela aztertuko dute, eta Andoaingo liburutegian, berriz, Unai Elorriagaren SPrako tranbia, 19:00etan.

Maiatzaren 29an Joxe Belmonteren Marina Suredaren amets urratuak eleberria jorratuko dute 18:30ean Zarauzko liburutegian. Egun berean, baina Getariako Saiaz hotelean, Kirmen Uribe ondarrutarra Mussche nobelaz arituko da, 19:15ean.

Azkenik, maiatzaren 31n, Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat nobelaren inguruan egingo du berba Eako HEA elkartean, 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button