EMAKUMEA

“Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak” liburua kalean da

2019ko azaroan Euskal Herriko 5. Jardunaldi feministak egin ziren Durangon. 3000 emakume eta 350 kolektibo bildu ziren jardunaldietan Euskal Herriko Mugimendu Feminista egituratzeko eta aurrera begira ditugun erronken inguruan hausnartzeko. Durangon eztabaidatu zirenak jaso dituzte liburu horretan: Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak

Emagin elkarteak jaso eta garatu ditu liburuko edukiak. Lanaren aurkezpenean, Monika Mendiberrik, Emagineko kideak, azaldu zituen liburuaren garapen-prozesuaren nondik norakoak. Liburuaren funtsa memoria ariketa bat egitea dela adierazi zuen, baina, horrez gain, interpretazio kritiko bat egitea ere badela argitalpen horren asmoa.
Liburuaren garapen-prozesuan jardunaldietan landutako materialaren analisia egin dute, proposamenak, mahai inguruetako aktak eta herrikako diagnosiak aztertuz. Eta 2.631 feministek parte hartu dute talde-elkarrizketa bidez. Liburuaren atal batzuk subjetiboak direla azaldu zuen Mendiberrik: “Jardunaldietan parte hartu duten protagonista ororen bizipenak, emozioak eta tentsioak jasotzen ditu. Badaude elementu ez hain erosoak. Soluzionatu gabeko eztabaidak, izendatzeak eta kontzeptuak”.
Aurrera begira dituzten erronken eta lanketen inguruan jardun zuen Cony Carranza herri-hezitzaile feminista eta jardunaldien antolakuntzako lan-taldeko kideak. Liburuan egun haietan Durangon gertatu zena jaso dela eta hor heldutako eztabaidetan bidea egiten jarraitu nahi dutela adierazi zuen.

Liburuaren ale bakoitza elebitan argitaratu da, euskaraz eta gaztelaniaz eta 18 euroren truke izango da salgai Euskal Herriko saltokietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button