ARTEA

Irudikaren egonaldi artistikoak

Irudikak, 2024an, Angoulême, Mexiko, Bilbo eta Gasteizen dituen egonaldi artistikoetarako deialdia ireki du. Deialdia irekita egongo da urriaren 25ra arte.

Egonaldiak bi kategoria ditu: ilustrazioa eta animazioa. Deialdiak ere pertsona bat hautatuko du espezialitate bakoitzerako, eta martxoaren 7tik maiatzaren 24ra bitartean egonaldia ahalbidetuko du Angoulême (Fra), Zapopan (Mex) eta Bilboko sorkuntza espazioetan. Azkenik, erakusketa bat egingo da Gasteizen.
Nazioarteko ilustrazio kategorian hautatutako pertsonak Irudikaren 2024. edizioko irudia sortuko du eta ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du. Eta animazioko kategorian hautatutako pertsonak (deialdi nazionala), animazioko proiektu pertsonal bat eta 20 eta 60 segundo tarteko pieza bat garatuko du, Irudikako 2024ren promozio-bideo gisa erabiliko dena.

Hautatutako egoiliarrek 2.450€ gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute. 1.000€ egile- eskubide gisa, animazioa eta kartela lagatzeagatik. Beste 1300€ Euskadi-Angouleme bidaia- poltsa, mantenu eta material dieta gisa. Ilustratzaileek, gainera, La Maison des Auteurs, Irudika/F. Bilbaoarte eta Zapopaneko Egilearen Etxeak finantzatutako ostatuak izango dituzte, baita Burdeos-Guadalajara eta Guadalajara-Bilbo bidaia ere, Guadalajarako Jaurlaritzaren laguntzari esker. Euskal Irudigileak elkarteak 150€ emango ditu egoitzetako hasieran solasaldian parte hartzeagatik.

Laguntza jaso ahal izateko, hautagaiek hauek aurkeztu behar dituzte: parte hartzeko eskabidea, curriculum vitae, hiru ilustrazio egilearen lanaren adierazgarri, egonaldian landuko den proiektua deskribatzen duen azalpena labur bat eta motibazioak azaltzeko gutun bat.

Informazio guztia eta oinarriak: Irudika

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button