ARTEA

Asmatutako paisaiak

Gasteizen bizi den Gert Voor in´t Holt argazkilariak Lightscapes izeneko erakusketa paratu du Bilboko Photogallery20 galerian. Irudiok eszenaratzetik abiatutako paisaiak dira; alegia, estudioan egindako aireko argazkiak dira.

Hala, argazkilariak paisaien maketak egiten ditu estudioan eta gero, argazkiak egin. Erakusketan, hain zuzen, hirien maketei egindako hamar argazki bildu ditu: Amsterdam, Bilbo, Madrid eta Gasteiz.

Argazkilariaren hitzetan: “Proiektu honetan aireko argazkiek aukera ematen didate gaueko argia ikuspegi esperimental batetik lantzeko”. Prozesu horren emaitza gauez egindako argazkiak dira, eta irudi horietan hiriak lausotu egiten dira; euren elementu iraungikorrenetara murrizten dira: “espazioaren itzalak, lainoen agerpen iragankorra…”

“Ezbairik gabe, aireko argazkigintza behaketa metodo onena da perspektiba eta ulermen ahamena irabazteko, paisaiaren eta paisaian bertan izaten den esku-hartze humanoaren aurrean”.

Erakusketa zabalik dago abenduaren 13ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button