MUSIKA

Solte taldeak lan berria argitaratuko du bere 10. urteurrenean

Solte talde bilbotarrak hamar urteko ibilbidea beteko du aurten. Urteurren horren harira, lan berria grabatuko du apirilean, taldearen hirugarrena, The Rock Studios-en, Urtzi Arrieta eta Carlos Creator-en zuzendaritzapean.

Lan berri hori, uda baino lehen plazaratuko dute, Taupaka Elkartearen lagutzaz.

Boskotea Bilboko Santutxu auzoan eratu zen 2006an. Harrezkeroztik, bi disko plazaratu dituzte, Distantzia nahikoa! (2011, MusikHerria) eta EroAlea (2012, Taupaka Elkartea). Biak ala biak hardcore melodikoz bustiak.

Taupaka Elkarteak jakinarazi duenez, taldekide hauexek osatzen dute banda: Haritz Bengoa Txipi (ahotsa), Aritza Garcia (bateria), Jon Tolosa Tolo (gitarra), Aingeru Cardaño (gitarra) eta Oskar Nogueiras Txitxo (baxua).

Informazio gehiago: taupaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button