Nontzeberri

Euskal zinema, Biarritzeko “Fipadoc” jaialdian ikusgai

Euskal zinemak presentzia izango du egunotan Biarritzen garatzen ari den Fipadoc jaialdian, izan ere, bi euskal proiektuk jaialdiko Sail Ofizialean hartuko dute parte: Jokin Etcheverriaren Muak Autoflow web telesaila, eta Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren Caminho Longe filma.

Fipadoc urtero Biarritzen egiten den zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdia da, Europako garrantzitsuenetako bat bihurtu dena, baina aurten, pandemiaren eraginez, topaketa profesionalak online formatuan egingo dira eta bertan hamabost euskal zinegilek hartuko dute parte.

Diogun bezala, jaialdiaren atal ofizialean Jokin Etcheverriak sortu eta zuzendutako Muak Autoflow web telesailak, gure planetaren etorkizunari buruzko lanak, Smart atalean parte hartuko du Smartphone batekin grabatuta izan baita.
Bigarren dokumentala Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendutako Caminho Longe filma da, eta Histoires d’Europe atalean parte hartuko du. Filmak Alfonso Etxegarai ETAkide ohia Euskal Herrira itzultzen denean kontatzen du.

Programazio guztia Fipadoc jaialdiak dauka (euskaraz ez).

Exit mobile version