MUSIKA

Rockeinen 10. edizioaren irabazleak

Silitia taldekide bizkaitarrak izan ziren Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren hamargarren edizioaren sari nagusiaren irabazleak. Xabier Barrutiak eta Ibai Silicatok osatutako bikoteak 60ko hamarkadako rock mistikoaren eta pop jostagarrienaren erreminiszentziak dauzka eta iragan larunbatean, azaroaren 19an, izandako finalean Ginger eta Arde Marte taldeen aurretik lotu zen.

Tokiko talderik onenaren saria Kasernak irabazi zuen, 2020an Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak, eta Galdakao eta Arrigorriagako kideekin. Euskarazko talderik onena Zarautzko Ginger punk-rock laukotea izan zen, eta Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikoteak hartu zuen Eskarabilera saria; azken biak, gainera, Kategoria nagusiko finalistak izan ziren.
Saritutako lau taldeek 2023ko MAZ Basaurin joko dute.

Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalek bultzatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du ekimenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button