IKUS-ENTZUN

“To say goodbye” filmaren aurretiko estreinaldia Tolosan

Gaur, urtarrilak 21, To say goodbye (Agur esatea) animazioko dokumentalaren euskarazko bertsioaren aurretiko estreinaldia izango da gaur 20:30ean Tolosako Leidor Aretoan.

Emanaldia Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendik aurkeztuko du, eta estreinaldia Gernikan izango da otsailaren 8an.

Filmak 1937an Erresuma Batura eramandako 4.000 umeren istorioa kontatzen du animazio teknikarik berritzaileenak erabilita. Ume horiek hasiera batean hiru hilbatez egoteko bidali zituzten Erresuma Batura, baina euretariko batzuk oraindik bertan bizi dira. “Gatazka itzel eta odoltsuaren ondorioz puskatutako familiak eta suntsitutako haurtzaroak”.

Hala, 80tik 90era urte bitarte dituzten 14 protagonistaren istorioak jaso dituzte animazioko dokumental honetan. “Agur Esatea Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button