ESZENA

Rocioko Ama Birjinak psikologoa behar du

Otsailaren 20, 21 eta 22an, Bilboko Pabellon 6 aretoan, La Virgen Del Rocio se aparece porque se lo ha dicho su psicologa izeneko pieza ikusteko abagunea izango da.

Komedia birjinak eta bere erlijiozale sutsuak gurtzeko modu berriei buruzko elkarrizketa argi eta gizatiarra da. Fedea behar du mundu honek? Jainkozale itsuz beteta dago mundua?

“Rocioko Ama Birjinak aski da! esan du, menderik mende aldareen goialdean, intsentsuz eta promesaz bilduta eta krabelin gorriz eta ile-sortaz inguratuta egon ondoren. Nazkatuta dago gurtua eta txalotua izateaz, hitz goxoak jasotzeaz… baina entzuna ez izateaz. Nekatuta, denen ama izateaz eta, aldi berean, denek ahaztua egoteaz. Semeak mirariak pilatzen ditu, senarrak isiltasunaren merituak bereganatzen ditu eta, bien bitartean, bera jainkozaleentzako apaingarri bat baino ez da. Baina hori amaitu da. Komedia zerutiar honetan, Ama Birjinak hitzordua eskatzen du psikologoarekin. Izaki jainkotiarrek ere terapia behar dutelako. Eta 2.000 urte askotxo direlako.(…) Arlo mistikoaren eta mundutarraren arteko bidaia honetan, aingeruek  ez dakite emozioak kudeatzen, santuek ez dakite ezer generoaz, beste birjinak zaintza partekatua lortzeko ari dira borrokan, eta Jainkoak, tira… Jainkoak konpondu gabeko arazoak ditu”.

Pieza honen jatorrizko ideia Gemma Martinezena da, Pedro Riverorekin batera egin baitu testua. Zuzendaria Laura Ortega da eta protagonistak Gemma Martinez eta Vito Rogado dira. Arlo teknikoan,  Edu Berja arduratuko da argiztapenaren diseinuaz, Nerea Alberdiren soinu-bandaz eta Alberto Ferreroren koreografiez.

 

Show More

Related Articles

Back to top button