MUSIKA

“Gernika” obra hunkigarria entzungai

Euskal Herriko Gazte Orkestrak eta EHGAk (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) indarrak batu dituzte Pablo Sorozabalen jaiotzaren 125.urteurrena behar bezala ospatzeko, eta hala, elkarrekin Gernika oratorioa eskainiko dute.

Pieza horrekin batera itxaropenari ereserkia den Sibeliusen Finlandia obra ere eskainiko dute. Eta kontraste moduan, orkestrak Grieg konpositoreak sortutako Peer Gynt lan iradokitzaile eta deskribatzailea interpretatuko du. Obra horrek Walt Whitman ezagunaren poema batean oinarrituta dagoen Vaughan Williamsen Toward the unkown region osatuko du Rubén Gimenoren batutapean egingo den egitaraua.

Pieza horiek guztiak hainbat kontzertutan haizatuko ditu orkestrak, data hauetan: abenduaren 30ean, Tolosako Leidor Antzokian, 20:00etan; urtarrilaren 2an, Donostiako Teatro Victoria Eugenian, 19:30ean; 3an, Gasteizeko Principal Antzokian, 19:30ean; eta 4an, Bilboko Euskaldunan, 19:30ean ere.

Egitarau hau prestatzeko, EGOk ohiko erresidentzia artistikoa egiteko elkartu da abendu amaieran Musikenen, abenduaren 26tik 29ra. Irakasle adituen laguntzaz burutuko den lanaldi honen ostean, talde gazteek, kontzertu-birari ekingo diote.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button