MUSIKA

Capsula taldeak “Santa Rosa” izenburuko lan berria argitaratuko du

Capsula hirukote rockzaleak Santa Rosa izenburuko diskoa plazaratuko du laster, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez. Zigilu horren arabera, “hamaikagarren diskoa da, lur, haize eta hauts artean erditutakoa”. Diskoa, apirilaren 29an izango da kalean.

Aurreko lanen ekoizle Tony Viscontik ez du grabazio honetan parte hartu; beraz, hirukotea bakar-bakarrik aritu da estudioan, disko gordinagoa gauzatzeko asmoz.

Rock and roll, new wave eta psikodelian bustitako kantuak biltzen ditu diskoak; zenbait zertzelada latino ere gordetzen ditu. CD euskarrian, gainera, bonus track bitxi bat bildu dute: Delirium Tremens bandaren Ikusi eta ikasi doinua.

Santa Rosa Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitaratzen duten hirugarren lana da, aurretik Solar Secrets (20 13) eta Dead or Alive (2015)  kaleratu baitzuten. Disko berria, gainera,  AEBetan ere plazaratuko du Riot House diskoetxeak; Frantzian, berriz, Vicious Circle-k.

Informazio gehiago:  hotsak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button