MUSIKA

Sermond´s eta Willis Drummond taldeen kontzertua, Elorrion

Abenduaren 30ean, gaueko 23:00etatik aurrera, urteari amaiera ederra emango diote Elorrioko Gaztetxean. Bertan Sermond´s eta Willis Drummond taldeek sekulako kontzertua eskainiko dute.

Willis Drummondek Tabula rasa izeneko diskoaren kantuak haizatuko ditu, besteak beste. Diskoa garai berri baten emaitza da, aldaketez josia. “Fase berriek beldurra sorrarazten dute, baina ez da gure kasua, pozik baikaude”.
Taldeak beste aldetik, Jon Iraundegi argazkilariak azken 10 urteetan bandari egindako irudiekin jositako liburua plazaratu du Banizu Nizuke argitaletxearen bidez. Liburuak, gainera, binilozko singlea ekarriko du, bi kantu jasotzen dituena.  
Horren harira, taldeak sei kontzertu egiten ari da, errepertorio bereziarekin, propio taxututakoa. Elorriokoaz gain, urtarrilaren 4an, Donostiako Doka Antzokian izango dira; 5ean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta, azkenik, 6an, Bilboko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button