MUSIKA

Paul Keith estatubatuarrak Irun Rock Jaialdian joko du

Bihar, irailak 21, Paul Keith rock musikari estatubatuarrak Cafe Irun tabernan joko du Irun Rock Jaialdiaren baitan. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Jaialdia larunbatera arte luzatuko da. Izan ere, San Juan plazan sei taldek joko dute: 18:00etan, Insolenzia (Zaragoza) eta Groovettes(Valentzia), eta 21:00etan, PLV Havoc (Donostia); Muturbeltz (Bidasoa); Helltrip (Asturias) eta Doble Fila (Bartzelona).

Beste ekimen batzuk ere izango dira egun horretan, San Juan plazan; hala nola, custom motoen eta auto zaharren erakusketak, zozketak eta hiriko tabernek osatutako ohizko txosnak. Amaiera emateko DJ saio batzuk izango dira, 02:00etatik aurrera, Cafe Irunen: Bidasoa Delta Kings (Irun), Temblores (Irun) eta Rocknroll DJ Set (Irun).

Paul Keithi dagokionez, gitarrista eta kantari azpimarragarria da, eta melodiak egiteko gaitasun handia dauka. Bere lan berria, The Man That Time Forgot, Big Legal Mess-ek plazaratu du, Possum Records zigiluaren bidez. Estatubatuarrak AEBetako herri musikako estilo ugari uztartzen ditu bere doinuetan, hala nola, Tex-Mexa, garage-rocka, country-a, 60ko soul eta popa, rockabillya, eta jazz-bluesa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button