
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala larunbat honetan jokatuko da Aguraingo Harresi aretoan. Goizeko 11:00etan hasiko da 14 urte artekoen saioa, eta arratsaldeko 15:30eatik aurrera, gaztetxoena (15-18 urte) izango da.
Parte hartzea bikaina izan da aurtengo edizioan, eta hala adierazita dago 3.446 haurren partaidetzan idatzizkoan, eta beste aldetik, bat-batean 14 urtera arteko 143 haur eta 15-18 urte bitarteko 93 izan dira animoso.
Saioan, aurkezle eta gai-emaile Naroa Sasieta izango da eta epaileak Ekaitz Elorriaga (Araba), Mirari Azula (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Beñat Soulé (Nafarroa Beherea) eta Mikel Beaumont (Nafarroa) izango dira.



