MUSIKA

“Rebellion Tour”, hardcore eztanda Gasteizen

Larunbatean, otsailak 28, Rebellion Tour izeneko bira iritsiko da Gasteizko Jimmy Jazz aretora. Bertan, estilo azkar eta gogor horren ordezkari pisutsuek joko dute: Madball, Strife, Rise Of The Northstar, Backtrak, Drop eta Fourscore.

Izen horien artean, Madball da nabarmenena: New York hirian eratu zen banda, 80ko hamarkadaren amaieran, Agnostic Front talde ezagunaren egitasmo paralelo gisa. 1984an Roadrunner diskoetxearekin sinatu zuen, bai eta EP parea argitaratu ere. Harrezkeroztik, hainbat bira egin dituzte. New York hiriko hardcore talde ospetsuak 2014an grabatutako Hardcore Lives izenburuko lana aurkeztuko du Gasteizen.

Strife ere nahikoa talde ezaguna da hardcore zaleen artean: Los Angelsen hirian eratua, 1994an argitaratu zuen estreinako diskoa, Victor Records diskoetxearen bidez. Bere jarioan hardcore ahaltsua eta metal ukituak nahasten ditu.

Rise of the Northstar, berriz, japoniarrak dira, eta New Yorkeko hardcorearen ezaugarri pisutsuak, rap zantzuak eta manga kultura uztartzen dituzte. Amaitzeko, Backtrack ere New Yorketik datoz, eta bere proposamenean hardcore aldaera guztiak biltzen ditu; Lost in Life diskoa aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button