IKUS-ENTZUN

Animadebak "sekulako arrakasta" izan du

Izan ere, lehenengo bi egun horietan Vals con Bashir (Ari Folman ) pelikula izan zen txalotuena. Oñederraren hitzetan, Nontzeberri.com webguneak antolatzen duen Nontzefilmak film laburren lehiaketako erakustaldiak ere oso harrera ona izan zuen publikoaren aldetik.

Horrez gain, Debako Kultur Elkarteko aretoa txiki geratu zen Gariren kontzertuan, "giro polita lortu genuen bertan, gonbidatu espontaneoak ere igo ziren abestera, bat aipatzeko Txanpi, (Hertzainakeko bateria ohia eta orain Doctor Deseon )".

Haurrei zuzenduriko filmei dagokienez, Oñederrak esan du aretoa bete egin zutela, "lastima, Michel Gondry-ren La ciencia del sueño filmean jende gehiago azaldu ez izana, ikusi zutenei asko gustatu zitzaien eta, nire ustez ikustea merezi duen pelikula zen", gaineratu du.

Azken egunean, Per la Pau fundazioaren eskutik heldu ziren film laburrak eta hauek zer esana ekarri zuten ondoren egin zen bakeari buruzko eztabaidan.

Zinemaldiak antolatu zuen Gortina lehiaketa Sergio Martínez eta Olaiz Rivasek irabazi zuten Izarren Artean lanarekin, eta Aitor Oñederra eta Izibene Oñederrak zuzendu zituzten gazteentzako animazio tailerrak ere lepo bete ziren.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button