IKUS-ENTZUN

“Zinema eta Zientzia” zikloaren emanaldiak

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) Zinema eta Zientzia zikloa abiarazi dute. Martxora bitartean, Donostian eta Bilbon (martxoan, Donibane Lohizunen) kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzen duten makina bat film pantailaratuko dira.

Gainera, ziklo honen barruan, nazioarteko izen handiko zientzialariekin aurkezpenak eta solasaldiak egingo dira proiekzioekin bat eginez.
Film klasiko eta ikusgarriak dira guztiak, batzuk besteak baino ezagunagoak, baina diogun bezala, guztiak zientziarekiko interesa pizten dutenak dira: El Hombre que conocía el infinito, Imitazio Jokoa, Los Dientes Del Diablo, Gritos y Susurros, Contagio, Johnnyk bere fusila hartu zuen, Emakumea Ilargian edo Madame Curie, besteak beste.

Aro berezi honetan, pandemiaren gaia ez dute jorratu gabe utzi eta “aurten bi film eskainiko dira hausnarketarako lagunduko dutenak, bai zientzia fikzioaren esparruan La amenaza de Andromeda filmarekin zein ezaguna egingo zaigun egoera deskribatzen duen film batekin, Contagio”.

Aste honetan, 28an eta 30ean, Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren, Los Dientes Del Diablo (Nicholas Ray, 1960) filma pantailaratuko dute. Anthony Quinn edo Peter O’Toole aktore handiek hartu zuten parte film horretan.

Programazioa osatzen duten filmen gaineko informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button