IKUS-ENTZUN

“Bergmani amaiera ematen” mintegia egingo dute Bilbon

Irailaren 11tik 14ra arte, Bergmani amaiera ematen izenburuko mintegia egingo dute BilbaoArte zentroan, Ingmar Bergman zinegile suediarraren ehungarren urteurrenaren harira. 19 aste iraun duen Bergmani buruzko zikloa ixtera dator mintegia, zeinak proiekzioak eta hitzaldiak bilduko dituen.

Hala, hil honen 10ean, aipatutako zikloaren azken lana pantailaratuko dute, Fanny och Alexander (1982). Horrekin batera, Bergamanek filmatutako Scener ur ett äktenskap (1973) telesaila ere aurkeztuko dute, 287 minutu dituena, hilaren 11n eta 12an.

Azkenik, hilaren 13an eta 14an, Antonio Santamariak eta Santos Zunzuneguik hitzaldiak emango dituzte, “XX. mendeko narratiba sortzaile handienetako baten ondarea sakonki aztertzeko”.

Mintegian izena emateko eta bestelako xehetasunak: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button