LITERATURA

“Rafael Mikoleta” euskarazko ipuin lehiaketaren sariak banatu dira

Bilboko Udalak antolatutako ipuin-lehiaketa hori Bilboko ikastetxeetan Lehen eta Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat da. Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren XXXI. aldian 753 ipuin aurkeztu dira. Urtero egin ohi da, 1989az geroztik eta arrakasta handia du Bilboko ikasleen artean. Sariak Juan Mari Aburtok eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak Koldo Narbaizak banatu zituzten atzo.

Aurreneko euskal gramatikaren egilea den Rafael Mikoletaren izena daraman lehiaketaren helburua gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea da.

Sariak lau kategoriatan (A, B, C y D) eman dira, eta aipatzekoa da lehiaketan 12 sari eman direla, hiru kategoria bakoitzeko, eta, halaber, opari bana eman zaie epaimahaiaren iritziz aipagarriak diren ipuinei.

Horrez gain, aurten, berrikuntza moduan, kategoria berri bat sortu da, eta bi ipuini eman zaie saria, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bat kontakizunean jasotzeagatik. Bi sari horietako bat jasotzeko, ikasleek 17 balioen artekoren bat sartu behar zuten beren ipuinetan (elkartasuna, ahalegina, sormena, giza eskubideen errespetua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, parte hartzea, konfiantza, ingurumen jasangarritasuna, konpromisoa, justizia soziala eta aniztasuna, elkarbizitza, nortasuna, esfortzua, erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna).

29 ikastetxek parte hartu dute, eta 753 ipuin aurkeztu dira guztira: 169, A kategorian; 304, B kategorian; 128, C kategorian eta 152, D kategorian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button