MUSIKA

Rafael Berrio kantariaren omenezko erakusketa, Donostian

Rafael Berrioren heriotzaren lehen urteurrena da gaur, martxoaren 31n. Horren harira, lagun talde batek eta Donostia Kulturak erakusketa bat eta be4stelako ekitaldi batzuk antolatu dituzte bertako Ernest Lluch Kultur Etxean.

Gaur hasita eta maiatzaren 22ra arte,  Estudio Lanzagorta, Gorostidi-Sistiaga Arquitectos, Harkaitz Cano, Angel Aldarondoren eta Donostia Kulturaren eskutik, Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak izeneko erakusketa paratu da. “Indiegia kantautoreentzat eta kantautoreegia indientzat, Rafael Berrio, ezer baino lehen, bere lanbidearekin errotik konprometitutako pertsona izan zen. Erakusketa honek haren sormen prozesuaren nondik norakoak atera nahi ditu argitara, lehen izpia pizten denetik kantua egilearengandik askatzen den arte: inspirazio iturriak, zirriborroak, zuzenketak eta behin betiko erregistroa heldu bitartean huts egindako hamaika saiakeren lan nekeza. Haren ahots irmoa izango dugu gidari, nahiz diskurtso horretan kontraesanak ere sarri agertu, elkarri kontrajarritako iritzi eta uste kartsuak azaltzen baititu, bere burua ironia puntu batez zalantzan jartzen dutenak. Hona hemen paradoxa bere izateko arrazoi bihurtzen jakin zuen artista handi bat”.

Erakusketaz gain, solasaldi zikloa bat ere ondu dute. Apirilaren 15ean izango da lehen hitzordua Abesti baten anatomia. Hitzaldi praktikoa izeneko hitzaldiarekin, Harkaitz Canok eta Rafa Ruedak eskainiko dutena.

Kontzertuek eta hainbat proiekzioek osatuko dituzte kantariaren gaineko jardunaldi horiek.

Jakingarri guztiak Donostia Kulturak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button