MUSIKA

Rafa Berrio, Mursego eta mamuak

Azaleko argazkia: Juan G. Andres

Rafa Berrio musikari donostiarrak eta Mursego (Maite Arroitajauregi) eibartarrak elkarrekin joko dute ekainaren 8an Antiguoko Mintegian Homeless Festival zikloaren baitan. Emanaldia 20.00etan hasiko da.

Bi musikariek propio eginiko Phantasma izeneko ikuskizuna taularatuko dute eta Berrioren, Victor Iriarteren eta Harkaitz Canoren testuak musikatuko dituzte. Berriok gitarra eta ahotsa jarriko ditu, eta Mursegok txelo, melodika, perkusioak eta ahotsa.

“Perfopoesia eta esperimentazioa, ahoskaturiko berbak eta trantze elektroakustikoa, Phantasma-n Soinu Artea, Arte Poetikoa eta bideoartea gainjartzen dira errealitatearen eta itxurazko existentziaren ideiaren inguruan”. Bideoartearen harira, ikuskizunean Edorta Subijana, Angel Aldarondo eta Iban del Campo artisten bideo-proiekzioak eta 3d-n eginiko lanak proiektatuko dira. Argazkiez, berriz, Juan G. Andres arduratu da.

Ikuskizuna “ikus-entzulearen inteligentziari marra zuzenean zuzenduriko tentsio handiko kontraste emozionaletan” oinarritzen da.

Homeless Music Festival, bestalde, Dale kolektiboak eta Ginmusica agentziak sorturiko zikloa da. Egitarauaren xedea da kontzertu bereziak egitea ez ohiko tokietan. Esate baterako, The Pains of Being Pure at Heart pop talde estatubatuarrak Petritegi sagardotegian jo zuten eta Callers eta Wye Oak rock zaleek Aquariumean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button