IKUS-ENTZUN

“Punto de Vista” jaialdiak 796 film jaso ditu

Datorren urteko otsailaren 19tik 24ra bitarte Iruñean egingo den Punto de Vista Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioak, dagoeneko, 62 herrialdetik etorritako 796 film bildu ditu.

Aipatutako 796 lan horien artean film laburrak eta luzeak daude. Hala, 290 lan Espainiatik jaso dituzte, 70 Frantziatik, 51 Amerikako Estatu Batuetatik, 39 Brasiletik, eta gainontzekoak Israel, Iran, Australia, Japon, Indonesia, Chile, Hegoafrika edo Tailandiatik. Horiez gainera, hainbat herrialdeen artean egindako koprodukzioak ere badira.

Horiei guztiei, aurreko edizioko 659 lan gehitu behar zaizkie. Izan ere, edizio hori ez zen burutu. Horietatik, 2013. urteko Sail Ofiziala osatuko duten lanak aukeratuko dira.

Jaialdiaren inguruko xehetasun guztiak puntodevistafestival.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.