ARTEA

Proiektu erabat politikoa eta irrigarria

BilbaoArte Fundazioak Eduardo Hurtado artistaren Invocar lo cursi erakusketa abian jarri du. Uztailaren 9ra arte ikusgai izango da erakusketa hori.

Oraingo honetan, Hurtadok azken urteetan garatutako hainbat diziplinatako obren instalazioa paratu du, izan ere, pinturazko piezak, eskultura, bideoa, marrazkia, oihalezko lanak eta argazkigintza lanak aurkituko ditu ikusleak.
Artistaren arabera Invocar lo cursi osatzen duten piezak “ez daude itxita, baizik eta batzuen eta besteen arteko elkarrizketan ulertzen dira. Proposamenak modu globalean pentsatua izan eta hazi den proiektu baten egungo unea irudikatzen du”.
Artistak izenburua ere azaldu egin nahi izan du, eta artearen lana ulertzeko duen moduari egiten dio erreferentzia. Hurtadoren ustez, “proiektua erabat politikoa den kurtsileria batean bilduta dago. Kitsch-arekin lotzen da, baina baita keinuekin, amaneratuarekin edo lumarekin ere. Erreferentzialtasunetik ihes egiten du, edertasunetik eta umoretik irudikatzeko”.

Eduardo Hurtado (Valladolid, 1986) artista eta ikertzailea da. Eskulturatik, zuzeneko arteetan eta performancean interesa du, eta diseinatzaile eta komisario gisa ere lan egiten du. Guggenheim Bilbao Museoan, Karmengo Kultura Garaikidearen Zentroan, Párraga Zentroan, La Fundicion edo Berlingo Cervantes Institutuan erakutsi du bere lana. Hainbat sari eta bekaren jabe da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button