ARTEA

Praktika artistikoa, ikerketa eta lan kritikoa sustatzeko

Tabakalerak eta Artium Museoak, Jorge Oteiza Museo Fundazioarekin lankidetzan,  JAI (Praktika Artistikoen Institutua) ikasketa-programaren seigarren edizioa abiatu dute, praktika artistikoa eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzeko helburuz.

JAI ikasketa-programa “baliabide bat da, arte-jardueraren inguruko elkarrizketak zabaltzeko aukera ematen duena, bai eta arte-jarduerak sortzen dituen hizkuntzetarako eta subjektibazio-moduetarako beste sarbide batzuk emateko duen gaitasunari buruzkoak ere”.

Ikasketa-programa honetan hamasei sortzailek parte hartuko dute, eta prestakuntza-saioak uztailaren 2tik abuztuaren 29ra bitartean egingo dira. Ikastaroa Artium Museoan hasiko da, eta ikasleak hilaren 18ra arte egongo dira bertan. Uztailaren 21etik aurrera, Tabakalerara joango dira, eta bertan ikasketa-programarekin jarraituko dute abuztuaren amaierara arte. Hilabete horretan, gainera, egonaldi bat egingo dute Altzuzan, Oteiza Museoa Fundazioa dagoen herrian.

JAIko irakasleak honako hauek izango dira: Claire Atherton (San Francisco, 1963), Marwa Arsanios (Washington D.C., 1978), Josu Bilbao (Bermeo, 1978), Fermín Jiménez Landa (Iruñea, 1979), Maider López (Donostia, 1975) eta Eric La Casa. Tutoretzak, berriz, Olatz Otalora (Algorta, 1990), Alejandro Cesarco (Montevideo, Uruguai, 1975), Itziar Okariz (Donostia, 1965) eta Ibon Aranberri (Itziar-Deba, 1969).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button