ARTEA

Praktika artistiko garaikideak ikusgarriago

Bosteko erakusketa ibiltariak, Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat izenburupekoak, Getxoko Romo Kultur Etxean abiatu du bere hogeita hirugarren edizioa Javier Landerasen argazkiekin, Laura San Juanen margolanekin eta Mikel Lertxundiren eskulturekin. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Erakusketa horretan, sortzaile horietako bakoitzaren ikuspegi dibergentetik abiatuta shakkei edo mailegatutako paisaia kontzeptu japoniarraren inguruko berrirakurketa bat proposatu nahi da. Baina zertan datza shakkei hori? “Kontzeptu horren arabera lorategi txikiak proiektatzen dira, baina lorategiaren espazio hutsera mugatzen diren funtzioak integratzeko aukera gaindituz elementu mugakideak ere atzematen dituztenak, hala nola tenpluak eta inguruan izaten duten naturaren ezaugarriak”.

Erakusketan, hortaz, Javier Landerasen (Bilbo, 1965) kasuan, japoniar lorategien hainbat argazki erakusten dira, Shironi Hana (2008) eta Kyoto Rikyu (2008-2012) serieen kasuan bezala. Laura San Juanen (Donostia, 1963) kasuan, naturarekin lotutako proposamenak daude. Azkenik, Mikel Lertxundiren (Berriatua, 1951) piezak  erakusten dira, hango estetika horretara hurbiltzea lortzen dutenak, harrian, egurrean eta burdinan oinarrituta.

Erakusketa Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai hilaren 28ra arte; Basauriko Arizko dorretxean, irailaren 30etik urriaren 24ra; Zelaietako (Amorebieta-Etxano) erakusketa aretoan, urriaren 26tik azaroaren 14ra; Kultur Leioako erakusketa aretoan azaroaren 17tik abenduaren 6ra, eta Arrigorriagako erakusketa aretoan, abenduaren 10etik 30era.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button