ESZENA

“Amodioaren Ziega” antzezlana, Elorrion

Ostiralean, ekainaren  5ean, 22:00etan, Lauka Teatroak Amodioaren Ziega antzezlana eszenaratuko du Elorrioko Arriola Antzokian. Amodioaren ziega euskarazko antzerki-sorkuntza bultzatzeko ZU-BI plataformak 2014ko deialdian aukeratutako proiektua da.

Xabier Mendigurenen testu batean oinarrituta dago obra, eta Ander Lipusen laguntzarekin ardaztu da ikusgarria. Lauka Teatroan, Urki Muguruza zarauztarrarekin batera, Durangaldeko hiru aktorek dihardute konpainia berri horretan: Eneko Sagardoy eta Joana Ocaña durangarrek eta Nazaret Froufe berriztarrak. Durangoko Karrika antzerki taldeko partaideak dira hiru aktoreak.

Amodioaren ziega obraren korapiloa Aitor eta Mirenek osaturiko bikotearen istorioa da, eta gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du; kartzelan preso dagoenaren, eta bisitan doakion bikotekidearena. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan uzten dira, etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button