ESZENA

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Aurten Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian Bolivia, AEB, Georgia, Ginea Bissau, Sri Lanka eta Euskal Herriko taldeek parte hartuko dute aste osoan zehar. Elai Alai herriko taldeak antolatzen du urtero Portugalete Nazioarteko Folklore Jaialdia munduko kulturak eta euskal kultura erakusteko ahaleginarekin.

Gaur berton, hilak 18, abiatuko da jaialdi koloretsua, eta horretarako Portugaletera etorritako talde guztiek desfilea egingo dute La Canillara etorbidean.
Bihar, hilaren 19an, Boliviako Akuarela Jantza Konpainia eta Ginea Bissauren Netos de Bandim taldeak arituko dira dantzan. Etzi, hilaren 20an, AEBetako Music and Dance Ensemble eta Sri Lankako Sama Ballet izango dira protagonistak. Eta azkenik, 21ean, Georgiako eta Euskal Herriko Elai Alai taldeen emanaldia programatu da.

Betiko legez, ikusgarri guztiak La Canilla pasealekuan jarri den eszenatokian izango dira, 21:30etik aurrera.

Informazio guztia Elai Alai taldeak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button