ESZENA

Tartean teatroaren Euskal Herriko bira

Tartean teatrok agenda beterik dauka datozen hilabeteetan, Euskal Herriko hainbat txoko bisitatzeko. Hemengoak ez ezik, kanpora ere salto egingo du konpainia euskaldunak.

Lingua Nabajorum da gehien mugitzen ari den lana. Urrian hainbat herritan izan ostean, azaroan, Barkoxe (azaroak 10), Bilbo (12 eta 13), Berriozar (17), Hernani (21), Zigoitia (29)  eta Amurrio (30) bisitatuko dituzte bertako kideek.

Beste aldetik, Denboraren Korapiloak lana urriaren 3ean egingo dute Durangoko Plateruenan eta azaroaren 22an Portugaleten.

Alabatxo lanarekin esperientzia ederra biziko dute, izan ere, hil honetan Holanda, Washington eta New York-en egongo dira, eta azaroan, berriz, Murtzian eta Albaceten.

Hala eta guztiz ere, geldirik egoteko astirik ez dute, eta proiektu berrietan murgildurik daude. Kibubu lana Marie de Jongh-ena, familia osoari zuzendutako antzezlan berria izango da; abenduan estreinatuko da.
Eta Pankreas obra, gaur eguneko tragikomedia bat izango da bertsoz paratua. Azken hau 2014ean estreinatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button