MUSIKA

“Poltsiko Musika” XVI. edizioa bidean da

Bilboko Udalak Poltsiko musika programaren beste edizio bat jarri du abian. Hil honetan, barikuero, eta Bertendona Institutuan, tokiko talde bat arituko da. “Udalak kultura-sektoreari laguntzeko eta 0. kilometroko kultura bilbotarrei hurbiltzeko egin duen apustua berresten da”.

Joan den astean izan zen lehen kontzertua Maria Rivero & Tribu Bandaren eskutik. Gaur, hilak 16, Jesus Ayesta musikariaren txanda izango da. Bere gitarra akustikoarekin, eta zenbait abestitan grabatutako oinarriekin, bizkaitar musikari honek kantu propioz osatutako kontzertua eskainiko du, Sabina, Los Secretos, Revólver, Serrat, The Eagles, Eric Clapton, Benito Lertxundi, Txomin Artola eta abarren bertsioekin tartekatuta.

Apirilaren 23an, Cristina Narea, Rafa Aceves piano-jolea lagun duela, arituko da. Gaur egun getxotarra den konpositore eta kantari txiletarrak hainbat estilotako kantak eskainiko ditu.

Poltsiko musika XVI. edizioa apirilaren 30ean amaituko da, Urbanetniko Trioren kontzertuarekin. Jazzaren eta hainbat musika-estiloren arteko elkarrizketa da, hala nola rocka, funka, world music, latina eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button