
Zine dokumentalari buruzko Mundu Bat zikloa egingo dute Bilborocken azaroaren 15ean, 16an, 22an eta 23an. Hala nola, nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea, eta elikadura-subiranotasuna izango dira zikloan jorratuko diren gaiak.
Hasteko, azaroaren 15an Puertas al mar, Nacho Garcia, Ines Grocin, Anxela Iglesias, eta Carlos Sordo zinemagileek 2010. urtean eginiko 22 minutuko dokumentala ikusi ahalko da, 19:30ean. Filmak Gazako arrantzaleen bizitza kontatzen du. Izan ere, haien arrantza eremua geroz eta murriztuagoa da Israelgo armadak tiroen bitartez ezartzen duten muga aldakorren ondorioz. Horrez gain, itsasoko urak oso kutsatuak daude.
Dokumental horren ostean, La semilla escondida (Rolando Almirante Castillo, Kuba, 2010), eta No te comas el sur (Karlos Trijueque, Euskadi, 2011) proiektatuko dituzte.
Azaroaren 16an, halaber, El negocio del oro en Guatemala. Crónica de un conflicto anunciado (Gregory Lassalle y Marcos Pérez, Guatemala, 2010) izango da ikusgai. Guatemalako indigenak haien lurraldeetan pairatzen dituzte erasoak jorratzen ditu. Hain zuzen ere, San Miguel de Ixtahuacán-eko indigenen eta Kanadako Gold Corp Inc. multinazionalaren arteko liskarrak jasotzen ditu.
Azaroaren 22an, berriz, beste hiru dokumental izango dira: La Pachama no se vende (Benito Bonilla, Ekuador, 2010); Soberanía Alimentaria o Refinería (Hainbat erakunde, Ekuador, 2010), eta Enfrentadas (Unai Aranzadi, Colombia, 2011).
Azkenik, azaroaren 23an bi dokumental ikusi ahalko dira. Batetik, agroekologiaren gaia jorratzen duen Tierra de todos (Brasil) eta La Creacion (Ana Zanotti, Argentina, 1999). Bigarren film horrek hainbat sari jaso ditu eta zuzendaria Bilbon izango da emanaldia aurkezten.
Zikloa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ondu dute