BESTELAKOAK

Estatu Gabeko Herrialdeen Jaialdia egingo da Galdakaon

Estatu Gabeko Herrialdeen I. Jaialdia antolatu du Andra Mari Dantza Taldeak, maiatzaren 9an eta 10ean, Galdakaon.

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatutako jaialdian, doako kontzertuak emango dituzte Andra Mari musika taldeak, Kherau folk akustikoko taldeak eta Mànran talde eskoziarrak. Hiru talde horien emanaldiak barikuan izango dira, maiatzak 9, 21:00etatik aurrera.

Toki eta ordu berean, zapatuan, maiatzak 10, jaialdiaren bigarren partea izango da, eta Xarnege taldeak (Okzitania), Euskal Herriko Korrontzi taldeak eta Stukat del Bolet talde kataluniarrak kontzertua eskainiko dute.

Egun bi horietako kontzertuez gain, kale-animazioa ere egongo da. Barikuan, maiatzak 9, Gazteleku, Dunbots eta The Peinbreikers fanfarreak kalejira egingo dute, Galdakaoko kaleetan zehar, eta larunbatean, Mauxitza eta Ezpeleta fanfarreak eta Galdakaoko Udal Banda arituko dira.

Andra Mari taldeak 1955ean sortu zenetik, euskal kultura eta tradizioak sustatzeko behar handia egin du. Horren lekuko ere bada Folklore Bizia, Andra Mari taldea azken 25 urteotan antolatu duen Nazioarteko Folklore Jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button