MUSIKA

Gaur hasiko da Donostiako Heineken Jazzaldia

Patti Smith abeslari famatuak irekiko du aurtengo Heineken Jazzaldia Zurriolako Hondartzan egingo diren doako kontzertuetan. Antolatzaileek 20.000 entzule baino gehiago espero dituzte biharko ekitaldian.

Jazzaldiak iraungo duen bitartean sarrera librezko hogeita hamar kontzertu baino gehiago egongo dira, tartean, The Divine Comedy, The Funk On me, Mari Boine edota New Project Jazz Orchestra.

Beste alde batetik, Trinitate enparantzan izango diren kontzertuak ostegunean hasiko dira Christian Scott eta Ron Carter Golden Striker Triorekin eta Viktoria Eugenia Antzokian berriz, Arturo Sandoval Quintet egongo da egun berean.

 

 

Hurrengo egunetan, besteak beste, Stanley Clarke Band Feat, The Claudia Quintet, Elvis CostelloJessye Norman eta Dave Holland musikariak arituko dira Donostian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button