BESTELAKOAK

“Japoniar artea eta japonismoa”

Bilboko Arte Ederren museoan Japoniar artea eta japonismoa izenburuko erakusketa dago zabalik, irailaren 19ra arte. Erakusketa José Palaciok (Montevideo, 1875 – Bilbo, 1952) 1925etik 1932ra bitarte bildutako piezekin ondu da.

Palaciosen oinorde María de Arechavaletak eman zion bilduma Bilboko museoari. Museoaren arabera, “bildutako piezak kalitate formal eta artistiko handikoak dira, eta bilduma ohiz kanpokoa da, gure ingurunean dagoen mota honetako bilduma bakanetako bat”. Fernando García Gutiérrez, S.J. komisarioak ondu du erakusketa.

Guztira, Ekialde Urruneko 291 lan daude ikusgai, gehienak Japoniakoak, 220 inguru. Halere, Ekialdeko beste herrialdetakoak ere badira: Korea, Vietnam… objektuok askotarikoak dira: pinturak, estanpak, kimonoetan jartzeko jantzi-osagarriak, paperak gordetzeko kutxak, eta abar.

Piezok XVII. eta XIX. mende artekoak dira. “Garai horretan, Japoniak ia ez zuen kanpoko eraginik jaso, eta, hortaz, bere arterik bereizgarriena sortu zuen”.

Informazioa gehiago: museobilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button