MUSIKA

Poesia, musika eta irudiak “Lainoen Artean” ikuskizunean, Bermeon

Larunbat honetan, urtarrilaren 28an, Bilboko Udal Txistulari Bandak bere musika eramango du Bermeoko Arrantzalearen Museora, poesia, musika eta irudiak nahasten dituen Lainoen Artean ikuskizuna egiteko. Bi emanaldi antolatu dira: 13:00etan eta 18:00etan.

Lainoen artean izenburupean, ikuskizuna Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako MusEkintza jaialdiaren barruan kokatzen da. Jaialdi honek “lurraldeko museoak eta arte eszenikoak uztartzean du jatorria, eta 2022ko irailean abiarazi zen hileko azken larunbat guztietan ikuskizun desberdinak eskainiz.”

Ikuskizun horretan Bilboko taldeak Elisabeth Perez ilustratzaile eta idazlearen laguntza izango du, izan ere, bere doinu tradizionalak ilustratzailearen irudiekin eta poemekin uztartuko dira eta berak idatzi eta ilustratutako Memoria de un pez bueno liburuko pasarteak kontatuko dira (aipaturiko liburu horrek Alzheimer gaixotasunari buruzko ikuspuntua erakusten duen neska gazte baten istorio maitagarria kontatzen du) “publikoa giro bero eta intimoan murgiltzeko;…nostalgiaz, intimitatez eta alaitasunez betetako formak, musika eta hitzak izango dira protagonista.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button