BESTELAKOAK

“Sete Sóis Sete Luas” jaialdia Zornotzan

Sete Sóis Sete Luas izeneko jaialdian parte hartu du, aurten lehenbizikoz, Amorebieta-Etxano herriak. Musika herrikoi garaikidearekin eta arte plastikoekin lotutako proiektuen eta kultur-artekotasunaren bultzatzailea da jaialdi hau.

Bizkaiko herriko jaietan izandako kontzertuez gain (Portugaleko Melech Mechaya  eta Italiako Kamafei), azaroaren 8an, Rão Kyao (Portugal) musikaria arituko da Zornotza Aretoan. Eta bestalde, Konstantinos Ignatiadis argazkilari greziarrak bere lanaren erakusketa eskainiko du Zelaietan, Ephemeride II izenburuaz. Konstantinos Ignatiadis, Greziako iparraldean dagoen Ioannina hirian jaioa, Pariseko Georges Pompidou Zentroko ARMNaren, Pariseko Jeu de Pomme izeneko Museo Nazionalaren eta Pariseko Louvre Museoaren argazkilaria ofiziala izan da.

Rão Kyao musikaria kanabera-txirularen jole aparta da. Nabarmenak dira bere musika esplorazioetan aurki daitezkeen eraginak: Goa, Txina, Makao, Mendebaldeko Afrika eta Brasil, esaterako. Urrezko bi disko eta platinozko beste bi irabazi ditu ibilbide horretan.

Horren trukean, Zornotza Abesbatzak, kontzertuak eskaini ditu urriaren 26an eta 27an Portugaleko Ponte do Sor hirian, eta José Javier Lacalle Lakak bere lanaren erakusketa egingo du Alentejoko herri berberean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button